Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aurobindo Ghose

edo Sri Aurobindo. Indiako filosofoa (Kalkuta, 1872 - Pondicherry, 1950). Bengalera, ikasketak Britainia Handian egin zituen. Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko buru Kalkutan, kargua utzi zuen politikan sartzeko, eta higikunde abertzalearen buruzagi bilakatu zen (1906-1910). Ingeles eta bengalerazko zenbait egunkari zuzendu zituen. Jazarpenak jasan ondoren yogari ekin zion eta eskola bat ireki zuen Pondicherryn, erlijioen sintesi unibertsala lortu nahiz (1914). Aurobindoren irakaspenak eragin sakona izan du egungo Indiako izpirituan. Haren pentsamenduak mendebaldearen eta ekialdearen arteko lotura izan nahi du. Aurobindok ingelesez eta bengaleraz idatzitako liburuek arrakasta handia izan zuten mundu osoan: Ikuspenak eta pentsamenduak, Jainkozko bizitza, Yogaren sintesia, Bhagavad-gitaren gainean, etab. Jarraitzaile asko izanik, 1926an ashram bat sortu zuen (monasterio antzekoa), gero eta interes handiagoa piztu duena.