Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aulestia, Gotzon

Bizkaitar musikagilea (Ondarroa, 1940). Humanitate eta filosofia ikasketak egin zituen Donostian eta Teologia ikasketak Granadan. Donostiako Kontserbatorioan piano, harmonia, kontrapuntu, fuga eta konposizio ikasketak egin zituen Escudero maisuaren eskutik. Kontserbatorio honetan bertan jardun du konposizio eta harmonia irakasle modura, eta 1983. urteaz gero bertan sortutako laborategi elektroakustikoko zuzendaria da. 1983-1993 bitartean Artzain Onaren Katedraleko organista izan zen. Abesbatza zuzendari bezala ere aritu izan da, eta jaso dituen sarien artean Tolosako Abesbatza Lehiaketaren Lehen saria aipa daiteke.