Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Audiberti, Jacques

Frantses idazlea (Antibes, 1899 - Paris, 1965). Olerkiek osaturiko liburuetan Mallarméren eta surrealisten eragina erakutsi zuen: Race des hommes (1937), Toujours (1944). Haren eleberrietan elementu fantastikoak eta errealistak nahasten dira: Abraxas (1938), Des jardins et des fleurs (1954). Beste zenbaitetan klasikoagoa ageri da: Le Maître de Milan (1950), Marie Dubois (1952). Autore dramatikoa, haren lanetan hitza da nagusi, egoera eta pertsonaien gainean: L’Ampélour (1928), Quoat-Quoat (1946), Pucelle (1950), L’Effet Glapion (1959).