Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Athos

(Gr. Haghion Oros, «mendi santua»). Greziako mendia (Mazedonia); Kaltzidikako mendebaldeko penintsulako hegoaldean dago (2.033 m). X. mendetik aurrera, hogei monasterio egokitu ziren bertan, eliza ortodoxoaren gune garrantzitsuena osatuz. Athosko komentuetan 1.500 monje inguru bizi dira, monasterio-errepublika bat osatuz (1926tik aurrera, administrazio autonomia estatutu berezia dute). 1060. urtetik, emakumeak ezin dira Athos mendian barneratu.  v  Athos eskualdea. 336 km2 eta 1.472 biztanle. (1981). Hiriburua: Karyai (235 biztanle).