Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ateles

iz. Zool. Zebidoen familiako tximua. Gorputza eta gorputzaren luzakinak luzexkak ditu. Eskuetan ez du erpururik eta hortik datorkio izena. Mota asko daude Hego Ameriketan, horien arteko batek, Brasilgoak, ilajea gris gorrixka du eta aurpegia beltza. Izen arrunta armiarma-tximinoa du, gorputza oso mehea eta besoak eta hankak luzeak dituelako. Hego Ameriketako oihanetan bizi dira.