Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ataxia

iz. Med. Nerbio sistemako funtzioen nahasketatik sortzen den gaixotasuna. Giharren koordinazioa galtzen da eta mugimendurako zailtasunak azaltzen. Batzuetan, ataxia periferikoa denean, nerbio periferikoetan sortzen dira nahasketak; beste batzuetan nerbio sistema zentralean sortzen dira gorabeherak, ataxia zentrala denean; beste zenbaitetan aldiz nerbio periferikoetan zein nerbio sistema zentralean agertzen dira.  v  Ataxia psikikoa. Zirraren aurreko jokaeretan gertatzen den koordinaziorik eza. Psikosi eskizofrenikoetan eta zahartzaroko eromena dutenengan azaltzen da batez ere. Egoera baten aurrean normala litzakeen jarreraren ordez kontrakoa hartzen du gaixoak. Adibidez, senide bat hil denean barre egitea.