Atalia
Judako erregina K.a. 842tik 836ra. Israelgo Akab erregearen eta Tiroko Jezabel printzesaren alaba. Joram, Judako erregearen emaztea izan zen. Amak bezala Baal jainkoa gurtzen zuen, nahiz eta hori Jahveren sinesmenarekin bat etorri ez. Arrazoi horregatik jende asko azaldu zen Ataliaren aurka. Bere seme Okozias eta senar Joram hil zituztenean, errege leinuko guztiak hilarazi zituen eta bera jarri zen agintari. Joad apaiz gorenak alabaina, Joas, Ataliaren iloba gazteena salbatu zuen eta tenpluan hezi zuen. Joasek zazpi urte zituela, agintari egin eta Atalia hil egin zuten. Athalie, Racineren obran azaltzen da Ataliaren historia. v Astr. 515. asteroidea, Wolfek 1903an aurkitua.