Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atalanta

(Gr. Atalante). Arkadiar mitologiako eta Tebasko zikloko heroia. Taso erregearen alaba, edo Eskeneorena, beoziarren arabera. Afroditak bultzaturik, Melanion (Hipomene, beoziarren arabera) lehiatu zen Atalantarekin, lasterketa batean nork irabazi. Jainkosak emaniko hiru urrezko sagar utzi zituen erortzen; Atalantak haiek biltzen galdu zuen denbora, eta Hipomenek irabazi zuen lasterketa. Atalantak Kalidon basurdearen ehizan parte hartu zuen, eta Argonauten espedizioko partaidea izan zen.