Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Astrakhan

Sobietar Batasuna izandako lurraldeko hiria eta portua (Errusiako Errepublika), eta izen bereko herrialdeko hiriburua (44.100 km2, 831.000 biztanle), Volga ibai bokaletik hurbil (Kaspiar Itsasoan). 493.000 biztanle (1985). Itsas eta ibai portua. Ontziolak. Petrolio findegiak. Janari industria. Arrantza (kabiarra). Arrain kontserbak. Ospe handiko larrukiak (Astrakan bildotsa).  v  Historia. Urrezko Oldea deituaren inbasioan (XIII. m.) mongoliarrek hartu zuten hiririk garrantzitsuenetakoa, tartariarren khanerri bateko hiriburua izan zen. Ivan IV.a Izugarriak konkistatu zuen 1556. urtean.