Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Astoreka, Loli

Bizkaitar antzezlea (Zornotza, 1958). Euskal antzezle gehienek bezala hainbat erregistro landu ditu eta medio gehienetan egin du lan. Antzerkigintzan egin zituen lehen urratsak eta, nahiz eta beste zeregin batzuetan ere aritu, beti eutsi dio antzerkigintzari, besteak beste Hika taldearen lanetan parte hartuz. Zinemari dagokionez, Sálvate si puedes (1994), Adiós Toby, adiós (1995), Pecata minuta (1999) edota Pídele cuentas al rey (1999) filmetan parte hartu du. Telebistarako ere lan ugari egin du, besteak beste Goenkale telesailean.