Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Assurnazirpal II

Asiriako erregea (K.a. 883-859). Erresuma Goi Tigris eta Zab aldeetara hedatu zuen, eta aldameneko erresuma txikiei ordainarazitako zergei esker bermatu zuen agintea. Kalkhu (Nimrud) egin zuen hiriburu K.a. 879. urtean.