Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asplinio

iz. Bot. Iratze generoko landarea (Asplenium). Mundu osoan zabaldurik daude genero horretako motak. Europan azaltzen direnen arteko gehienak leku hezeetan eta humus asko dutenetan bizi dira edo etxe-barneko landareak dira, bestela. Horietako batzuen izen arrunta iturri-belarra da.