Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aspidokirota

izond. Zool. Gorputz luzexka eta arnasketa sistema berezi bat duten ekinodermoez esaten da. Birikak hesteari lotuta dituzte eta urez bete eta hustu egiten dira aldiro, zakatzak bezala. Sabeletik gertu dute ahoa eta horren inguruan hogei bat garro, zilindro itxura eta muturrean zabalunea dutenak. Mota ezagunenak: Holothuria tubulosa eta Stichopus regalis, Mediterraneoan hazten direnak, eta H. edukis, Indiako Ozeanokoa, oso ona jateko.