askenazi
iz. Erdi eta ekialdeko Europako judua. Jafeten ondorengoen herritzat azaltzen da Genesiko etnografiazko sailkapenean. Judu guztiak dira dotrina beraren jarraitzaile baina hainbat talde eratu dira ohitura, hizkera eta errituak berak ere bereziak dituztenak; horrela, sefardi deitzen zaie Mediterraneo aldean bizi diren juduei eta askenazi berriz Europako erdi eta ekialdekoei. || (Adjektibo gisa). Askenaziena dena edo haiei dagokiena. v Askenaziek erabiltzen duten hizkuntza.