Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

askalafo

iz. Zool. Intsektu neuropteroen generoa; Ascalaphus familiakoak dira. Buru-borobilak dira eta gorputz-luzeak. 2 eta 5 cm bitarteko neurria izaten dute. Lau hego garden dituzte, antena oso luzeak eta begi handiak. Genero honek biltzen dituen hainbat motaren artean, Ascalaphus longicornis izenekoa dago, oso polita eta munduko eskualde beroetan ugaria. Mediterraneo inguruan azaltzen da batez ere.