Asis
(It. Assisi) Italiako erdialdeko hiria (Unbria), Perugiako probintzian. 24.624 biztanle. Hiri zahar bitxia, monumentu asko gorde ditu bere kale estuetan: San Frantziskoren basilika, bertako santuaren hilobi gainean eraikia (1228), Cimabue, Giotto eta Lorenzetti artista handiek apaindua; San Rufino katedrala (1140-1228), Sta. Chiara eliza gotikoa (1257-1265) eta San Damiano komentua (XI. m.). Erromes gune guztiz garrantzitsua, San Frantzisko eta Santa Klararen jaioterria da.