Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aselido

izond. Zool. Hamarratzaren familiako oskoldunez esaten da. Gorputza zapala dute, gorputzeko eraztunak, burukoa ezik, elkarri estu lotuta, eta begiak txikiak. 3 eta 11 mm arteko neurria izaten dute; zangoak meheak dituzte, eta aurreko biek gauzak heltzeko balio dute. Beren bizitzan, sexu heldutasuna lortu ondoren ere, aldaketa handiak izaten dituzte; aldaketa horiek oraindik ez dira ondo aztertu.