Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Asarhaddon

Asiriako erregea (K.a. 681 - 669). Senaquerib eta Zakuturen semea. Bere aitak Babiloniako gobernari izendatu zuen hiria deseginda zegoela, eta berriro eraikitzea lortu zuen Asarhaddonek. Bere anaiaren aurka borrokatu zen, eta garaitu egin zuen. Asiria berreskuraturik, Egipto menderatzeko plan handi bat eratu zuen; ahalegin asko egin behar izan zituen bere helburua lortu aurretik. Lehen saioetan ez zuen lortu; K.a. 671. urtean Menfisen sartu zen, baina bere aurka altxatu ziren egiptoarrak eta haiek zapaltzera zihoala hil egin zuten.