Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artola Larrañaga, Ramon

Euskal idazlea (Tolosa, 1831 - Donostia, 1906). Iturgina, Jose edo Peperen aita izan zen. Idazle ugaria, haren bertso asko eta asko jaso zituen Manterolak bere «Cancionero Vasco» lanean. Hil ondoko hirugarren urtean, bere Gipuzkoako kondaira laster bat, itz neurtuzko moldaeran izeneko historia laburra eman zuten argitara. Liberalen aldean borrokatu zen Bigarren Gerra Karlistan.