Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

artiodaktilo

izond. Zool. Hanketan, hirugarren eta laugarren behatzetan apatsak dituztenen ordenako ugaztunez esaten da. Bigarren eta bosgarren behatzarenak aztarren soil geraturik izaten dituzte, eta lehenengo behatza askotan egon ere ez dago. Lepauztairik ez dute izaten, eta haginetako esmaltea ildokatua izaten dute. Ohituretan badute antza, eta landarejale soilak dira ia denak. Ordena honetako familia askotako animaliek adarrak izaten dituzte. Neurri guztietako artiodaktiloak daude. Lurbira osoan daude zabalduta, Australian eta Zeelanda Berrian izan ezik, haietan gizonak eraman dituen artiodaktiloak besterik ez baitaude. Gizakiarentzat interes berezia dute, etxeko ugaztun gehienak artiodaktiloen ordenakoak baitira (ardiak, ahuntzak, txerriak, etab.) Hiru azpiordenetan banatzen dira: suiformeak, hausnarkariak eta tilopodoak.