Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arthaud, Florence

Frantsesa nabigatzailea (Boulogne-Billancourt, 1957). Ozeano zeharkaldirik irabazi izan duen lehenbiziko emakumea da (Ronaren bidea, 1990). Urte berean Atlantikoa bakarka zeharkatzearen marka hautsi zuen, eta 1992an errepikatu egin zuen balentria. Transpazifiko bidea ere egin zuen 1997an, Bruno Peyronekin batera.