Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrow, Kenneth Joseph

Estatubatuar ekonomista (New York, 1921). 1953-1968 bitartean Stanford Unibertsitatean irakasle egon zen, eta 1968-1974 bitartean Harvard-en; 1972an Ekonomiako Nobel saria jaso zuen oreka ekonomiko orokorraren teoria proposatu zuelako. Gizarte arazoak azaltzeko erabili du Arrow-ek teoria ekonomikoa.