Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arretxe Caminondo, Fernando

Nafar pilotaria (Luzaide, 1961). 1986an lortu zuen bere lehenengo txapel garrantzitsua: bigarren mailako eskuz banakako txapelketa, hain zuzen. Lehen mailan, eskuz binakako Espainiako txapelketa lortu zuen 1990, 1991 eta 1994an, eta txapeldun hurrengo izan zen 1989, 1993 eta 1996an. Eskuz banakakoan, berriz, 1994an txapeldun suertatu zen, 1996an lauterdiko txapelduna, eta eskuz banakako txapeldun hurrengoa eta Euskadiko binakako txapeldun hurrengoa ere izan zen. Asegarce enpresari lotutako pilotaria da.