Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arraiza Rodriguez-Montes, Eugenio

Nafar ikertzaile eta kultura eragilea (Iruñea, 1936). Zientzia zehatzak eta marrazki artistikoa ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean (1953-1954) eta ikasketak Zaragozako Unibertsitatean jarraitu zituen. Loiolan, Eliz Filosofia (1959-1961) eta Teologia (1964-1967) Deustuko Unibertsitatean ikasi zituen. 1973 eta 1974an Alcor argitaletxearekin eta Andalán aldizkariarekin lan egin zuen eta ondoren Servicio de Información bibliográfica eta Librería IBI sortu zituen Zaragozan. 1986tik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kide izan da eta Ateneo Navarro elkarteko hainbat sailetako batzordekidea izan da. Eusko Ikaskuntzako Idazkaria izan da Nafarroan (1980-1993) eta 1996an Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako Lehendakariorde izendatu zuten, eta urte eta erdi eman zituen karguan. 2000 urtean, besteak beste, zeregin hauetan ziharduen: Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko Lehendakariordea (1983tik aurrera), Euskalerria Irratiaren jabe den Iruñeko Komunikabideak S.A.ko Idazkaria (1984tik) eta Euskal Kantuzaleen Elkarteko Lehendakaria (1991tik aurrera).