Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arrain (arran-)

iz. Zool. Animalia ornoduna, uretan bizi dena eta hegalak dituena, ugaztuna ez dena bereziki. Sareak hurrago, arrainak estuago (esaera). Arrainetara irten: arrantzara irten. || (Janaritzat erabiltzen dena). Arrain egunak: bijilia egunak.  v  Arrainek gorputza ezkataz estalia izaten dute. Arrautza bidez ugaltzen dira. Hegalak erabiltzen dituzte higitzeko; bi motako hegalak izaten dituzte, txandakatuak edo pareka jarriak, eta ez dira toki berean egoten arrain mota guztietan.  v  Arrainen hainbat sailkapen egin dira: Bi klase bereizten dira normalean: arrain osteiktioak (hezurdunak) eta kondroiktioak (hezurgabeak). Zenbait sailkapenetan ziklostomoak ere arrainen artean hartzen dira.   
 v  Osteiktioak. Hezurdura duten arrainak. Hiru azpiklase bereizten dira: aktinopterigioak, brakiopterigioak eta krosopterigioak. Aktinopterigioen azpiklaseak 40 ordenatik gora hartzen ditu. 30.000 bat motek osatzen dituzte ordena horiek. Haizemaile itxurako hegalak dituzte, agerian. Brakiopterigioak oso arrain primitiboak dira. Gorputza luzarana izaten dute, eta ezkatak bereziak, paleoniskoideak. Ordena bakarra dago azpiklase honetan: arrain polipteriformeena. Krosopterigioak ere arrain primitiboak dira, baina zenbait gorputz atal garatuta dituzte oso. Azpiklase honetako animalietatik anfibioak sortu direla uste da. Bi ordena hartzen ditu: kerato   diformeen ordenak biriken bidez arnasa hartu ahal izatea du bereizgarri nagusia. Zelakantiformeek ezkata zikloideak dituzte, eta isatsaldeko hegala hirutan zatituta.
 v  Kondroiktioak. Kartilagozko hezurdura duten arrainak hartzen ditu klase honek. Gaur egun kondroiktio gutxi batzuk besterik ez daude; gehienak fosilak dira. Bi azpiklase hartzen ditu klase honek: holozefaloak eta plagiostomoak. Holozefaloek berezitasun handiak dituzte, gorputzaren barne egituran batez ere. Horien arteko ordena bakarra kimeriformeena da. Plagiostomoen azpiklaseak, elamobrankio izenaz ere ezagutzen denak, gaur egun bizirik dauden arrain kondroiktio gehienak hartzen ditu. Arraiaformeen ordena eta eskualiformeena dira plagiostomoen azpiklasea osatzen dutenak.
 v  Ziklostomoak. Agnato izenaz ere ezagunak dira. Aingiraren gisako gorputza dute, eta azal gogorra. Ez dute ezkatarik, ez barailarik eta ezta hegal bikoitirik ere. Antzinatik hartu izan dira arrain bezala baina zoologiaren ikuspegitik oso bestelakoak dira. Bi azpiklase hartzen ditu klase honek: petromizoniformeak eta mixiniformeak. Lehenengo azpliklasekoek azal leuna eta likatsua izaten dute, eta ahoa biribil itxurakoa. ■ Arrain hazkuntza. Ur gazi zein gozoetako uretako izakien hazkuntza, zeinaren bidez sortzen baitira uretako hainbat organismo, adibidez algak, itsas landareak etab. Arrain hazkuntza, horrenbestez, arrainak ez ezik landareak ere hazarazten dituenez, nekazaritzaren ataltzat hartua da, nahiz eta nekazaritzarekin desberdintasun asko eduki.