Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrabal, Fernando

Idazle eta antzerkigile espainiarra (Melilla, 1932). 1997an bere antzerki lan guztien bilduma argitaratu zen, bi liburukitan. Prosari dagokionez, 1996an Carta a José María Aznar argitaratu zuen eta 1997an Un esclavo llamado Cervantes. 1998an Ceremonia por un teniente abandonado eleberria argitaratu zuen; bertan, fikzioa eta errealitatea nahasiz, bere aitaren biografia egiten du, Fernado Arrabal tenientea. 2000. urtearen hasieran hurrengo eleberria kaleratu zuen, Levitación, mistiszismo eta erotismoa nahasten dituen bakarrizketa. 1997. urtean oraingoz bere azken filma dena egin zuen, Anathèmes obliques.