Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arpia

Mit. Greziako mitologiako emakumezko jainko hegoduna. Arin hegan egiten zuen; bere zeregina jendea harrapatzea zen, ifernutik askatzeko. Homeroren esanetan bi ziren, Aelopos eta Ozipeta, baina hainbat adituk Nikotea, Ozitoa, Ozipoda, Zeleno eta Akoloe izenekoak ere aipatzen dituzte.