Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

armilaria

iz. Bot. Zelulanizdun mizelioa duten onddoen generoa. A. mellea izenekoa da genero horretako mota nagusia; bizkarroi bizi da ugaltze organoak estaltzeke dituzten zuhaixketan. Zuhaixkak horitu eta ahuldu egiten dira armilaria bertan bizi denean. Enbor zahar eta usteletan, hildako sustraietan, eta abarretan azaltzen da onddoa. Jateko ona da.