Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arlekin

(It. Arlecchino) Italiar komediako pertsonaia ezaguna. Kolore desberdineko laukiz edo erronboz egindako jantzia darama eta aurpegia mozorrotuta. Jatorriz bufoi lotsagabe, arrunt eta alferra zen, baina XVII. mendean Frantziara eta Europako agertoki guztietara igarotzean pertsonaiaren zakarkeria goxaturik geratu zen, eta azkenik zerbitzari gaixo eta sentibera bilakatu zen. Marivaux-ek pertsonaia sendotzen lagundu zuen eta XVIII. mendearen bigarren erdian komedia eta opera irrigarri askoren protagonista izan zen.