Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arkotxa Mortalena, Aurelia

Iparraldeko euskal idazlea (Baigorri, 1953). Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitatean irakasle eta Euskaltzaindiko Literatura Batzordeko kide da. Poesia eta literaturaren inguruko ikerketa landu ditu gehienbat, berea da Atari ahantziak (1993) lana. Imaginaire et poésie dans “Maldan behera” de Gabriel Aresti lana kaleratu zuen 1993an, eta Patri Urkizurekin batera idatzi zuen 1998an Jon Mirande Orhoituz, 1972-1997: antologia.