Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ariztondo, Josune

Bizkaitar irakasle eta politikaria (Ondarroa, 1948). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Zientzia Kimikoetan lizentziaduna da, eta giza baliabideen kudeaketan aditua. Irakasle izan da OHOn, Batxilergoan eta Irakasle Eskolan. 1995ean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako idazkari izendatu zuten. Gainera, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundearen zuzendari, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikako sailburuordea eta EAJren Euzkadi Buru Batzarreko idazkaria izan da. Egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua da.