Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arizmendiarrieta, Jose Maria

Euskal kooperatiben bultzatzaile nagusia (Barinaga-Markina, 1915 - Arrasate, 1976). Apaiza, Arrasateko Lanbide Eskola sortu zuen 1943an, era horretan etorkizunean kooperatibetan nagusitu zen kudeatze moldea —demokrazia eta lankidetza— bultzatuz. Kooperatiben higikundearen garapenak berebiziko indarra hartu zuen Leintz aldean, lehen kooperatiba —Ulgor— Gasteizen sortu bazen ere. Kooperatiben finantzabide arazoez ohartuta, Lankide Aurrezki Kutxa sortu zuen Arizmendiarrietak 1959. urtean. Hainbaten iritziz, ekonomilari trebea izan zen. Dudarik ez dago, bestalde, berak sorturiko kooperatiba taldea euskal enpresa multzo nagusietakoa dela gaur egun.