Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aristarain, Adolfo

Argentinar zinema zuzendaria (Buenos Aires, 1943). Argentinako eta Espainiako zinema zuzendarien zuzendari laguntzaile gisa hasi zen zinema munduan lan egiten. Aristarainek Estatu Batuetako zinemaren kontatzeko trebetasuna eta Latinoamerikako zinemaren gizarte gaiekiko kezka batera erabiltzen ditu ironia malenkoniatsuz beteriko bere filmetan. Lehoiaren zatia (1978) filmarekin hasi zen zuzendaritza lanetan. Hauek dira bere lanik garrantzitsuenetako batzuk: Mendeku garaia (1981); Biktimaren azken egunak (1982), bere lanik onena; Leku bat munduan (1992), espainolezko filmik onenaren Goya saria eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortu zituena; Mugaldeko legea (1995); eta Martin (Hache) (1997). Azken film horrek goraipamen ugari izan zituen Donostiako Zinemaldian, eta Aristarainen beste film batzuetan bezala film honetako protagonista izan zen Federico Luppi aktoreak ere Zilarrezko Maskorra irabazi zuen aipatu zinemaldian.