Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ariadna

(Gr. Ariadne) Mit. Minos, Kretako erregearen eta Pasifaeren alaba, Fedraren ahizpa. Teseorekin maiteminduta, behin Minotauro hilez gero Labirintotik irteten lagunduko zion haria eman zion. Teseok berekin eraman zuen Kretatik ihes egitean baina, Palasek aginduta, Naxos uhartean utzi zuen lo zegoela. Ariadnak, etsirik, itsasora bota omen zuen bere burua; beste bertsio batek dioenez, berriz, Bakorekin ezkondu zuen Afroditak.