Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argiñano Urkiola, Eva

Gipuzkoar sukaldaria (Beasain, 1960). Zarauzko Golfeko sukaldean hasi zen lanean, 1975ean, hamabost urterekin. Karlos anaia izan zuen ondoan lehen egunetik. Anaiaren eskutik, Euskal Telebistan egin zuen telebistako lehen agerraldia. Geroztik, komunikabide askotan lan egin du, eta postreei eskainitako atal berezia gidatzen du. Hainbat lehiaketatako epaimahaikide izan da eta Odolkiaren Kofradiako kide egin zuten 2000. urtean Beasainen.