Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

argali

iz. Zool. Behiaren familiako ugaztuna (Ovis ammon). Arrak ia bi metroko luzera har dezake, horietatik 10 cm isatsari dagozkionak, eta altuera 1,10 m-koa ere izan daiteke. Horietako batzuek, Marco Poloren ardiak deituak, 150 kgr-ko pisua ere izan dezakete. Oso adar luzeak izaten ditu, 1,22 m-rainokoak, eta zeharretara ildokatuak. Ilea gorrizta izaten du bizkarrean eta argiagoa sabelaldean. Taldetan bizi da Asia erdialdean, 1.000 m-tik 4.000 m-ra bitarteko mendietan.