Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ares Taboada, Rodolfo

Bizkaitar politikaria (Ourense, 1954). Bilbon bizi da gaztetatik. 1977an, PSOEko eta UGTko kide egin zen, eta 1983tik 1990ra zinegotzi izan zen Bilboko udalean. Besteak beste, Hirigintza, Zirkulazio eta Garraio Saileko ordezkaria eta alkateordea izan zen. 1990etik 1991ra, Bizkaiko Foru Aldundiko lehen Diputatu Nagusi Ordea izan zen, eta baita Hirigintza eta Ingurugiro diputatu ere. 1991an, bere burua aurkeztu zuen Bilboko udal hauteskundeetarako, PSE-EE-ko hautagai gisa. 1994. urteaz geroztik PSE-EEko eusko legebiltzarkidea da. 2008ko uztailean, PSOEko XXXVII Kongresuan, Zuzendaritza Batzorde Federaleko kide hautatu zuten. 2007ko urrian, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak desobedientzia delitua egotzi zion, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopezekin batera, 2006ko uztailean, ETAren su-etenaren garaian, Batasunarekin biltzeagatik.