Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arber, Werner

Suitzar mikrobiologoa (Gränichen, 1929). Zuricheko Unibertsitate Tekniko Federalean eta Genevakoan egin zituen ikasketak eta 1953an doktoratu zen. Genevako eta Los Angelesko unibertsitateetako biofisika laborategietan lan egin zuen. 1970etik aurrera biologia molekularreko irakaslea izan zen Basilean. 1978an Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, entzima bakterio murrizgarriei eta entzima horiek genetika molekularraren eremuan izan dezaketen erabilerari buruz egin zituen ikerketengatik.