Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aranberri Mendizabal, Luis Alberto

(“Amatiño” deitua). Gipuzkoar kazetari, idazle eta politikaria (Eibar, 1945). Euskal Kontseilu Nagusiko Kultura Saileko arduradun izan zen 1979tik 1981era, eta Eusko Jaurlaritzako euskararen arazoetarako zuzendari 1983 arte. HABEren sortzaileetarikoa izan zen. Eguna astekariko zuzendari (1986-1988) eta Deia egunkariko zuzendariorde (1989-1990) izan da. ETBn albistegi zuzendaria eta zuzendari nagusia izan ondoren, 1991n ETBko zuzendari izendatu zuten. Telebistan egindako saioekin eta hedabideetan argitaratutako artikuluekin batera, Intelektualak, telebista eta multimedia liburua eman zuen argitara. Politika munduan ere aritu da, Eibarren EAJko zinegotzi bezala, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren kabinetearen zuzendari ere izan da.