Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arameiar

iz. eta izlag. K.a. XIII. mendean Ipar Mesopotamian eta, ondoren, Siria eta Libanon egokitu zen herri semita bateko kideez esaten da. Arameiar nomadek parte hartu zuten Babiloniako suntsitzean (K.a. XI. m.). Mende bat geroago hainbat erreinu antolatu zituzten. Garrantzitsuenak: Bit Adiniko erresuma, Eufrates ibaiaren ertzetan eta, batez ere, Damaskoko erresuma, Israel eta Asiria bere mende eduki zituena (K.a. IX. m.). K.a. VIII. mendean, asiriarrek konkistatu eta samaldatan erbesteratu zituzten, arameieraren zabalkunde handia ekarriz. Ekialde Hurbileko hizkuntza nagusia bihurtu zen arameiera, Inperio akemenestarraren hizkuntza ofiziala dialekto ugaritan banatu baitzen heleniarrak nagusi izan ziren garaian.