Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arakil

Nafarroako Sakanako ibarra eta udalerria (Iruñeko merindadea). Ekai-Longida, Etxarren, Etxeberri, Egiarreta, Errotz, Izurdiaga, Satrustegi, Urritzola, Hiriberri/Aezkoa, Ihabar eta Zuhatzu kontzejuek osatzen dute. 1998ko datuen arabera, 872 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago.