Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aquino, Corazón

(Cory deitua). Filipinar politikaria, Benigno Aquinoren emaztea, ezkongabetan Cojuangco (Manila, 1933). Filipinetako lehendakaria 1986-1992 urteetan. Lehendakari izan zen denboran armadaren barruan aurkariak izan zituen, komunistak etengabe matxinatu ziren eta arazo ekonomiko larriak izan zituen. 1992ko hauteskundeetan bere lehendakariorde Fidel Ramos jenerala, 7 estatu kolpetan defenditu izan zuena, babestu zuen lehendakaritzarako.