apostolu
iz. (Gr. apostolos, «bidalia») Jesu Kristok Ebanjelioa adieraztera bidalitako hamabi ikasleetako bakoitza. Ebanjelioaren arabera honako hauek izan ziren: Simon, Petri, Andres, Jakue (Santiago Zebedeorena), Joan, Filipe, Bartolome, Tomas, Mateo, Jakue (Santiago Alfeorena), Tadeo, Simon Kanandarra eta Juda Iskariote (bere buruaz beste egin ondoren Matiak ordezkatu zuena). San Paulo ere apostolutzat hartzen du Elizak. v Hed. Herrialde bateko lehen ebanjelizatzailea; hala nola Zirilo eta Metodio, eslaviarren apostoluak; San Fermin, nafarren apostolua; San Patrizio, irlandarren apostolua; Frantzisko Xabier, Indiako apostolua, etab. v Apostoluen Eginak. Itun Berriko liburua. San Lukas ebanjelariak idatzia, Elizaren sorrera eta lehen aldiko eraketa eta hedapena kontatzen ditu. Laburduraz, Ap. Eg.