Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aplakoforo

izond. Zool. Hankarik ez duten edo hanka izunak dituzten zizare itxurako anfineuroen ordenako animaliez esaten da. Oso muskuilu primitiboak izaten dira. Gorputza mintz lodi batez estalia izaten dute; oskolaren ordez, arantza gisako orratz batzuk besterik ez dituzte, burua ez da bereizten, eta ahoa aurrealdean dute. Ugaltze organoa konplexua dute oso eta iraitz aparatuarekin lotuta dago. Artikotik Antartikora, itsaso guztietan azaltzen dira aplakoforoak.