Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apalategi Iridin, Ur

Euskal idazlea eta irakaslea (Paris, 1972). Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna eta Euskal filologian doktorea da. Euskal literaturako irakasle titularra da Paueko Unibertsitatean. Bernardo Atxagaren literatura sakondu nahiz, hari buruzko biltzar bat antolatu zuen 1998an, Baionako Fakultatean. Lanik garrantzitsuenak: Gauak eta hiriak (1997), La Naissance de l'écrivain basque (2001, Bernardo Atxagari buruzko doktore-tesiaren moldaketa), eta Gure Gauzak S.A. (2004).