Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antxieta, Jose

Erlijio gizona (La Laguna, 1533 - Brasil, 1597). Brasilen jardun zuen misiolari. San Ignazio Loiolakoaren lehengusua zen. Sao Paulo herria sortu zuen. Bere bizitzan igaro zituen lurraldeetako (gaur egun Brasil, Argentina eta Uruguai direnak) faunaz, landarediaz eta geologiaz hainbat liburu idatzi zituen.