Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antoine Borboikoa

Nafarroako errege (1555-1562), Joana III.a Albretekoarekin ezkondu ondoan (1518 - Les Andelys, 1562). Semea Henrike IV.a izan zuten, geroago Frantziako errege izan zena. Katoliko bihurtuta, bere anaia Luis I.a de Condé-k gidatzen zuen protestanteen armadaren aurka borrokatu zen. Erruan hiriko setioan hil zen.