Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antinoo

Bitiniako greziar gaztea, edertasun handikoa, Hadriano enperadorearen kutuna. Nilo ibaian ito zen 122. urtean, diotenez enperadorearen bizitza luzatzearren. Enperadoreak jainkotu egin zuen, eta tenplu bat eraiki zion, Antinopolis edo Antinoe izeneko hiria haren oroimenean sortuz.  v  Estatua askoren inspirazio iturria izan da, harri grabatu eta dominetan ere ageri delarik.