Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antikatodo

iz. Fis. X izpiak sortzeko balio duen izpi katodikozko hodiko elektrodoa; X izpiak sortzeko anodo bezala jokatzen duen elektrodoa. Metalezko xafla bat izaten da antikatodoa, wolframio, molibdeno, tantalo edo platinoa direlarik horiek egiteko gehien erabiltzen diren materialak. Katodoan sortzen diren elektrodoak, antikatodora abiatzen dira lastertasun handiz eta horrekin topo egiten dutenean eratzen da X izpia. Elektrodoek askatzen duten energia gehiena bero bihurtzen da; eta horregatik tenperatura handiak jasateko ahalmena duten materialak behar dira erabili antikatodoak egiteko.