Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anplifikatzaile

iz. eta izond. Anplifikatzen duena.  v  Elektr. Seinale elektrikoen intentsitatea, tentsioa edo potentzia handitzeko erabiltzen den tresna. Komunikazio erradioelektrikoen teknikaren arabera daude eginak lanpara eta irrati tresnetako anplifikatzaileak, eta rele bezala telefono zirkuituetan.  v  Seinale telegrafikoetan edo urpeko kableetan, telefono seinaleen intentsitatea handitzeko tresna. Hainbat motatakoak dira erradioelektrizitatean erabiltzen direnak. Batzuek maiztasun txikiko korronteak anplifikatzen dituzte eta besteek aldiz maiztasun handikoak. Hodi elektronikoak elkarren artean daukaten lotura mota ere kontuan hartzen da, eta baita anplifikatu nahi den magnitude fisikoa ere (tentsioa anplifikatzekoak izan daitezke edo korrontea edo potentzia anplifikatzekoak).